Vosek irabazi du Giroko etapa, eta Balsamo dago oraindik lehen postuan

ainara arratibel gascon
2022ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Herenegun bezala, atzokoan ere esprintean erabaki zen Giroko etapa. Lehen hiru postuetan ere txirrindulari berak sailkatu ziren, baina ordena desberdinean. Izan ere, garaipena Marianne Vosentzat (Jumbo Visma) izan zen. Herbehereetako txirrindulariak 31. aldiz igo zituen besoak lasterketan. 2007an lortu zen lehen garaipena. Hala, 239. garaipena poltsikoratu zuen profesionaletan. Elisa Balsamo (Trak) dago oraindik lehen postuan.

Gorabehera handirik gabeko etapa izan zen. Dozena inguru txirrindulariz osatutako ihesaldi bat egon zen. Multzo horretatik hiruk aurrera egitea lortu zuen: Marketa Hajkova (Bepink), Asia Zontone (Isolmant Premac Vittoria) eta Alice Palazzik (Fassa Bortolo).

10 kilometro falta ziren arte egon ziren aurretik. Hor Alessia Vigilia (Top Girls Fassa Bortolo) eta Katia Ragusa(Liv Racing Xstra) batu zitzaizkien. Baina 6 kilometro falta zirenean, harrapatu egin zituzten, Treken eta Jumboren lanari esker. Olbiako zirkuituan Vos izan zen bizkorrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.