Bidasoak aise irabazi dio Anaitasunari Kopako joaneko lehian (36-22)

Rodrigo Salinas. A. CANELLADA / FOKU.
ainara arratibel gascon
2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Bidasoak oin eta erdi du Espainiako Kopako Zortziko Finalean, atzo, Artalekun, Anaitasunari hamalau golez irabazi eta gero: 36-22.

Laugarrenez jokatu zuten sasoi honetan elkarren aurka, eta beste behin Jacobo Cuetararen taldea izan zen nagusi. Neurria hartua diote nafarrei. Hasieratik izan ziren nagusi etxekoak, 5-1eko partzial bati esker. Denboraldi honetan ohikoa den moduan, irundarrak zorrotz aritu ziren defentsan. Baina atzokoan, gainera, erasoan erakustaldia eman zuten, 36 gol sartuta. Egiten ari diren sasoi onaren isla izan zen atzoko partida,

Anaitasuna, berriz, nahi eta ezin aritu zen partida osoan zehar, Bidasoaren erasoko jokoa geratu ezinik egon zen. Gola egiteko, berriz, zailtasunak izan zituen, etxekoek apenas utzi baitzituzten zuloak. Datorren asteazkenean jokatuko da itzulikoa, baina IƱaki Anizen taldeak maldan gora du kanporaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.