Aitor Manterola Garate.
ANALISIA

Jokatzeko estiloa ez da azpiko arropa

2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Gaur hau jantzi, eta bihar hori erantzi, beste bat janzteko.Baina ez da hain erraz aldatzen talde baten jokatzeko estiloa. Mila modu daude futboleko estiloen katalogoan: kasik, entrenatzaile bakoitzeko bat. Bakoitzak duelako berea. Baita Gaizka Garitanok ere. Eta aukera egiteko bidean aldagai oso sakonak egoten dira askoren kasuan. Nagusiki bat: futbola ulertzeko eta bizitzeko modua. Azkenean, denen helburua bat eta bera den arren: irabaztea. Bide eta bidezidor guztiekin irabazi izan da futbolaren historian. Garitanok bere bidearen hautua egina dauka:taldeak, kasu honetan, Athletic, atzetik aurrera eraikitzea. Zilegi da, kontrakoa egitea bezainbeste. Aurreko bi denboraldietan oso onak izan dira emaitzak, eta oraingoa hasi baino ez da egin.

Aukera bat egiten denean, sekulako lanketa egin behar du entrenatzaileak estilo hori ezartzeko: hasteko, berak menderatu; gero, entrenamendu metodologia bat osatu; ondoren, probatu eta aztertu; aldatu, hobetu edo egokitu behar dena eraldatu; berriz ere metodologia birmoldatu, probatu, aztertu... etenik gabe. Horregatik ere ez da hain erraza entrenatzaileentzat jokatzeko modua egun batetik bestera aldatzea. Eta gainera, ez du zertan aldatu, berean erabat sinesten badu. Oraingo emaitza txarren bolada txiki honen eraginez aldatuko balu, eta aldaketan sinetsi gabe, askoz okerragoa litzateke Athleticentzat.

Zergatik menderatu behar du Garitanok erasoko joko landua?Lantzen du erasoa, baina bere erara, beste guztiek egiten duten bezala. Garitanorentzat ez da, baina, bere estiloaren oinarria. Eta? Gainera, lanketa idealista horretarako jokalariak baditu? Galdetu Eduardo Berizzori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.