HILBERRIA. U-Roy

Reggaearen aitzindari eta berritzailea

BERRIA.
mikel lizarralde
2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
1970eko hamarkadan lehendabizi reggaeak eta ondoren dancehallak mundu osoan izan zuten garapenaren erantzule nagusietako bat izan zen U-Roy kantari eta musikari jamaikarra. Ez zuen toasting teknika sortu —disc jockeyek erritmo baten gainean hitz egin edo kantatzeari deitzen zioten—, baina publiko zabal batera eramatearen erantzuleetako bat izan zen. 60ko hamarkadaren hasieran hasi zen DJ lanetan, eta 70eko hamarkada iristearekin batera grabatu zuen bere lehenengo diskoa. 78 urterekin hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.