Uterga-Endika 40. Ezkurra II.a-Ion 30

Hausturarik gabe

Utergak eta Endikak partida handia jokatuta irabazi dute Binakako Txapelketa. Saldiasko atzelaria izan da finaleko jokalari onena

Ion, Ezkurra II.a, Uterga eta Endika, atzo, Hernaniko Galarretan, sari banaketan. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
unai zubeldia
2016ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Pilotakadak. 394.

Iraupena. 62.14 minutu.

Sakez. Endikak bi eta Ionek hiru.

Markagailua. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 5-2, 5-3, 9-3, 9-4, 10-4, 10-11, 12-11, 12-13, 15-13, 15-15, 16-15, 16-17, 17-17, 18-17, 18-19, 23-19, 23-21, 24-21, 24-22, 27-22, 27-24, 32-24, 32-25, 33-25, 33-27, 35-27, 35-28, 39-28, 39-30 eta 40-30.

Bestelakoak. Giro ona Hernaniko Galarreta pilotalekuan, tartean Doneztebetik joandako hainbat gazte.

«Atzean egongo da finalaren gakoa». Aste guztiko esana izan da hori, eta Endikak bere egin zuen atzo, Erremonteko Binakako Txapelketako finalean, Hernaniko Galarretan. Ionen lehen erdia ere dotorea izan zen —txapelketa guztian bezala, asmatu egin zuen saketik—. Baina Endikak erakustaldia eman zuen hasi eta bukatu, eta Utergak gozatua hartu zuen aurreko koadroetan. Hemeretzi tanto egin zituen Doneztebeko aurrelariak, eta bi besterik ez zuen huts egin. Herrikidearen kaltetan izan zen hori.

Bigarren finala zuen Josetxo Ezkurrak, eta oso ausart eta lotsagabe ekin zion finalari, baina amore eman behar izan zuen berriz ere. Hori bai, lesioekin arazorik ez badu, behintzat, final gehiago ere jokatuko ditu datozen urteetan. Txapeldun handien pare aritu zelako tanto askotan. 9-3 eta 10-4 aurretik jarri ziren Uterga eta Endika, baina orduan agertu zen Ezkurra II.a, egin daitezkeen bi pareta gehienak eginda.

Ionen sake onari are amaiera hobea emanda, 18-19 aurretik jarri ziren galtzaileak, baina Utergak aurrean lehenengo, eta Endikak saketik eta joko sendoarekin gero, oreka handiko bikotea osatzen dutela berretsi zuten berehala. 23-21ekoa 32-24kora eramanda, estutasun handirik gabe amaitu zuten partida Utergak eta Endikak. Azken horri eman zioten finaleko pilotaririk onenaren saria, ondo merezita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.