Gaur greba egingo dute hezkuntza publikoan

2022ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
ELAk, LABek eta Steilasek deituta, greba egingo dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sare publikoan. Horren harira, protestak egingo ditu dituzte, Hezkuntza Lege aurreproiektu honi ez, legea langileokin eraiki lelopean: Bilbon, 11:30ean eta 18:00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatuta; Gasteizen, 18:00etan, Eusko Legebiltzarrean; eta Donostian, ordu berean, Alderdi Ederren.

Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: eskolako eta eraikin bakoitzeko zuzendaritzako kide bat eta mendekoen kidegoko pertsona bat goizerako eta beste bat arratsalderako; irakasle bat etapa bakoitzeko; Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, beste irakasle bat matrikulatutako ehun ikasleko; Haurreskolak partzuergoan, eskola bakoitzeko koordinatzailea edo haren ordezkoa; eta hezkuntza berezian, ohiko langileen erdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.