ANALISIA

Erreakzio patriarkalaren adierazleak

Maite Asensio Lozano -

2018ko maiatzak 3
Urteak daramatza mugimendu feministak esaten emakumeen eskubideetan izandako lorpenen aurkako erreakzio patriarkal bat ernaltzen ari dela: feminismoaren indarrak eta zeharkakotasunak kezkatuta, statu quo-a iraunarazi nahi duten pertsonek eta botereek ehunduta, andreen egiturazko zapalkuntza auzitan jartzen duten ahotsak; edo, areago, zapalkuntza hori justifikatzen eta akuilatzen dutenak. Emakumeen lan ikusezinean oinarritutako sistema honentzat oso erosoa baita andreak mendean eta isilik edukitzea.

Kasualitatea izan daiteke, baina oso egun gutxian kontraeraso matxista horren adierazle zenbait gertatu dira Euskal Herrian: bi astean lau emakume hil dituzte bortxaz hiru gizonek, eta sanferminetako bortxaketa abusutzat jo du epaiak. Noiz, eta Martxoaren 8an dozenaka mila emakumek adierazitako indar kolektiboaren ostean. Emakumeak zenbat eta gehiago ahaldundu, zenbat eta autonomia eta kemen handiagoa erakutsi, zenbat eta aldarri askatzaileagoak atxiki, orduan eta bortitzagoa eta atzerakoiagoa da erreakzio patriarkala. Talde bortxaketa bat jasan duen emakume gazte batek erasoan gozatu egin zuela esatera ausartzeraino.

Gero eta zabalduago dago: andreen aurkako gerra bat gertatzen ari da. Hala azaldu zuen Rita Segato antropologo argentinarrak iaz, kazeta honetan: «Emakumeen kontrako indarkeria ez dira kasu bakanak edo sexu eraso hutsak. Gerra bat da. Biktimak emakumeak badira ere, auzia harago doa. Feminizidioak boterearen manifestazioak dira, patriarkatua horixe delako: agintea, boterea. Eta botere horrek andreak zauritzen edo hiltzen ditu, baina gizarte osoaren kontrako gerra da».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna