Irudia. Bilbo

Bankuak, «adinekoen etsai handiena»

MIGUEL TOÑA / EFE.
2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak egin zituen atzo Hego Euskal Herriko hiriburuetan, bankuen jarrera salatzeko. Bilbokoan, Ilarak eta komisioak, aski da! zioen pankarta eraman zuten, eta Kutxabankek Kale Nagusian duen egoitzara jo zuten. «Bankuak gizartearen etsai handiena dira, eta bereziki adineko pertsonena», leporatu zieten antolatzaileek. Salatu zuten bulegoen itxierak eta aurrez aurreko arretaren desagerpenak kalte handia egiten diela beren kolektiboko kide askori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.