'REVOLVING' TXARTELAK

2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Zer dira? Fidelizazio txartel gisa aurkezten dituzte askotan. Enpresa eta saltoki handiek ematen dituzte, baita mailegu erakundeek eta bankuek ere. Kreditu txartelak dira funtsean: hileko kuota baxuen bidez erosketen ordainketak —eskatutako kreditua— atzeratzeko modua ematen dute. Baina interes oso altuak izaten dituzte: batez beste, %19,67koak.
Zer arrisku dute? Nagusia da ezin dela zehaztu interesen zenbatekoa. Adibidez, hilean kuota baxua edukitzeak zorraren amortizazio epea oso luzea izatea eragiten du, eta horrek, interesen guztizko ordainketa oso altua izatea azkenerako.
Zergatik gehitzen da zorra? Ordaintzeke dauden interesak kopuru nagusira —kreditura edo hasierako zorrera— batzen direlako. Erosketa bakoitzarekin, berriro kalkulatzen dira interesak, eta zorrean amortizatzen dira. Kontrolik gabeko espiral batean sar daiteke bezeroa, hileko kuota ordainduta ere ez baitu kreditua amortizatzen. Hori egin arte, bezeroak ezin du kontratua amaitu. Gainera, txartela erabili gabe ere zorra pilatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.