LARREPETIT

Baxoa erdi hutsik

Eneko Gorri -

2016ko uztailak 6

Atzo argitaratu ziren aurtengo baxoaren emaitzak. Ipar Euskal Herriko ehunka ikaslerentzat, batzuetan lorpena justu-justu, besteetan aipamena, bigarren aukerako azterketa edo gutxiengo batentzat ondoko urtean berriz aurkeztu beharko. Bernat Etxepare lizeoko ikasleentzat, eskolatze osoa euskaraz egin ondoren, azterketa frantsesez egitea inposatu zaie aurten ere. Horrek suposatzen duen zailtasun gehigarriaz gain, hein batean euskarazko irakaskuntzaren normalizazioari mugak ezartzea ere bada. Nola ulertu bestela?

Duela zenbait hilabete alaba ikastolan hastearekin batera, ikastolako gurasoen komunitatean sartu ginen eta, horrekin batera, munduaren beste aldea deskubritu. %100ean erdalduna den familia batean sortua izaki, badakit zenbat zor diodan ikastolari. Haurtzaroan ez dut sekula inguru hurbilean euskaraz elekatzeko aukerarik izan, ez gurasoekin, ez auzoko beste haurrekin, ez amatxi-aitatxi, ttantta-otto, kusi edo bestelako senitartekoekin. Arrebarekin, %100ean Seaskako produktuak gira, gurasoen hautuari esker ikastolak transmititu digulako familiak eman ezin zuena.

80ko hamarkadan, euskararen inguruko dinamikak ez zuen gaurko atxikimendua. Baina hartara iritsi bagara, historia hurbilean bidea urratu duten belaunaldiak izan direlako da. Baimenik itxoin gabe sortu ziren lehen ikastolak, eta ondotik etorri zen legeztatzea. Prestigioa itxoin gabe hasi ziren euskaraz irakasten, eta ondotik etorri zen aitorpena. Ikasleak hautagaitza librean aurkezten hasi ziren baxoaren azterketetara, eta ondotik iritsi zen Etxepare lizeoa sailkapenen gorenera.

Barnetik ikusita, Ipar Euskal Herriko ikastolak hamaika eztabaidatan ihartuak ikusten dira. Baina goratasun pixka bat hartu eta zenbat aldaketaren motor izan diren oroitzeak ere on egiten du. Noiztenka behintzat. Oporretara joan aitzin. Eskerrak hamarkada hauetan motorra ibilarazi duten erregai izan diren oroei.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Arantxa Iraola

Adierazi dute ez dagoela motiborik esateko Bizkaiko hiriburuan gaitzaren oldarraldi bat dagoenik, baina ikertzen ari dira

Bi langile Donostian desinfekzio lanak egiten. ©Jagoba Manterola, Foku

Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, langile batek positibo eman baitu

Berria

Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin ari da hartu beharreko neurriak zehazten. 

Jedea Donostiako kaleetan maskarak jantzita ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Eudelek maskaren erabilera indartzeko eskatu du

Aloña Beraza Peña

Eudelek udalei eskatu die maskara erabiltzeko mezua indartzeko. Euskadiko Udalen Elkarteak jakinarazpen bat bidali die alkateei. Normaltasun berrian maskararen erabilera nahitaezkoa da leku itxietan, eta baita segurtasun distantzia mantentzen ez den egoeretan ere, baina gainerakoetan maskara erabiltzea aholkatzen da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna