Eneko Gorri.
LARREPETIT

Larrialdi iraunkorra

2016ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Azken hilabeteetako gertakariek iritzi publikoa inarrosi dute Frantzian. Askatasun publikoen auto-ukazioan nabaritzen da besteak beste. Estatuek jendartearen kontrola azkartzeko gogoak aitzinatzeko aldeko baldintzak ditu orain. Atentatuek parada ederra eskaini diete justizia, segurtasun eta identitate gaietan prest-prestak zituzten erreforma batzuk pasarazteko. Panorama horrek gobernua bere konplexuetatik askatzen du, eta eskuak libre uzten.

Gutxienez hiru hilabete iraun behar lukeen «larrialdi egoerak» polizia ezohiko botere batzuez jantzi eta justizia ahalmen batzuez desjabetzen du. Hori guzia, eraginkortasunaren izenean. Baina noiz airatuko da mehatxua? Noiz bukatuko da segurtasunaren aldeko bataila? Otsailaren 14an, hiru hilabete beteko diren egunean berean kenduko dute? Edo biharamunean? Arazoa da neurri horiekin harresiak eraitsi direla. Biztanleriari iradoki zaio segurtasunaren aldeko borrokan justizia oztopo izan daitekeela; erakutsi zaio prefetak epaileak ordezkatzen ahal dituela; frogatu da paperkeriak poliziaren lana moteltzen duela. Ez dago gibelera egiteko biderik.

Klima horrek sen zahar batzuk iratzartzen ditu. Frantsesek hainbeste maite duten identitate gaia saltsa guzietara eztabaidatzen dute. Ez naiz Charlie kondenatzetik, zerbitzu zibikoa luzatzera eta nazionalitatearen kentzeraino doa.

Eta bitartean, INED erakundearen inkesta batek dio 50eko hamarkadan Afrikatik etorritakoen seme-alabak haien gurasoak baino gutxiago «integratuak» direla. Nahiz eta bigarren belaunaldia bertan eskolatua izan, bertako kode kulturalak eduki eta hizkuntza menperatu, Frantzia xuri eta katolikoak «frantses izate osoa ukatzen dio, itxura ona ez izateagatik». Bat eta ezin zatitua nahi zutena era bakarrekoa eta nahi ez dena bilakatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.