Danele Sarriugarte.
LARREPETIT

Bakarra

2014ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Astearte iluntzean Iolanda Zúñiga idazle galegoari entzun genizkion hamaika kontu interesgarrietatik, anekdota moduko batek ekarri zidan gaurko zutaberako ideia, lagun batek behin esan omen zion-eta inoiz Galizian kokatutako zerbait argitaratzen bazuen, mesedez, urrun zedila terrinharen irudi mitifikatutik, eta hitz egin zezala, adibidez, drogaz. Barrez kontatu zuen autoreak, Pasazaitek berriki euskaratutako Post-it bizitzak (Iñigo Roquek itzulia) narrazio-bildumako lehen alea hizpide: amagai drogazale baten testigantza gupidagabe baina aldi berean umore beltz paregabeduna.

Zúñigak terrinha hitzarekin deskribatu zuen horrek niri braustakoan akordarazi zidan Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren hitzaldi hura, istorio bakarraren arriskuarena, nola toki edo sexu edo tasun zehatz bateko jendeari buruzko istorio bakarra jasotzen badugu, gure ahalmen kritikoak bazter utzita, sinets dezakegun toki edo sexu edo tasun zehatz horretako jendea istorio bakar hori dela, eta ezer ez gehiago. Afrikaz Mendebaldean eta, zehazki, AEBetan pentsatzen dutenaren inguruan dihardu Adichiek mintzaldian, unibertsitate-ikasketak egitera Philadelphiara joan zenean bizitakoak oinarri hartuta.

Horregatik da garrantzitsua euskaratik beste hizkuntzetarako itzulpen-politiketan ere hau guztia kontuan hartzea, istorio bakarra ez betikotzeko, hemen ere batzuetan bizi garelako beste gabe, dena ez delako mendi eta iraultza; horregatik da garrantzitsua geure artean ere errealitateari bestelako begietatik begiratzen dioten hedabideak zaintzea, Gipuzkoako ikuspegi bakar salduenaren azpijokoak salatzen dituztenen lan bikaina errekonozitzea; horregatik da garrantzitsua BERRIA babestea, euskaraz dugun egunkari (kopuruaren zentzuan) bakarra, bidegabekeria lagun, akabatzea lortu ez eta diru-faltarekin itoko ote duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.