Eneko Gorri.
LARREPETIT

Baikor

2016ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Ez du bere baitarik beteko 2016ak 2015. urteak ekarri ez duena; persianoa, gregorianoa edo maia izan, egutegiak halabeharrik ez du eta gurean ere astroen indar metafisikoek eragin gutxi dute. Ondoko egun, aste eta hilabeteetan, beraz, gure ekintzen araberako emaitzak lortuko ditugu.Urtarrileko agendari begirada emanez, optimista izateko arrazoiak dauzkagu.

Xiberoatik hasita, igandean hasiko baita maskaraden aroa Sohütan, hiru hilabetez 13 herrietatik pasaz. Ondoko asteburuan EHLGk tokiko laborantza iraunkorraren alde eramandako lan izugarriak 11 urte ospatuko ditu Ainhize-Monjolosen. Laborantzaren hariari tiraka segituz, Lurzaindiak ere lurrak espekulaziotik salbatzen segituko du herri aurrezkiari esker. Sail berean, Herrikoa kapital emendaketa bete-betean da, eta Euskaldun Gazteria gazteei zuzendutako elkartasunezko aurrezki kanpaina berria abiatzekotan. Baxenabarretik kostaldera joanez, gazteak aldaketaren motor izango dira eta lehen Gaztetxe onartua zabalduko dute Baionan. Baionan beti, larunbatean milaka herritarrek Bagoaz kolektiboaren deialdiari erantzunen dute estatuen mendeku politika gaitzesteko eta ozen adierazteko biharko Euskal Herria ezingo dela eraiki preso eta iheslariak etxean izan gabe.

Badakit zerrenda osatze hori partziala eta subjektiboa dela. Badakit lurralde mugatu betetik ikusia dela ere eta nahitara edertua. Baina utz iezadazue urte hasiera horri baikortasunez aurre egiten. 11 borroka daraman herria da gurea. Bakoitza gure eremutik, gure esparrutik, gure hariari tiraka. Eta Bilbo eta Baionakomanifestaldien leloa eta testua parafraseatzeko, hari guzi horiekinsokak eraikitzen dira. Eta soka horiei esker, bidea oztopatzen duen harri mugigaitzik ezin daiteke izan. Lortzera goaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.