Noiz sortua: 2016-05-31 00:30:00

LARREPETIT

Fikzioa eta errealitatea

Goizalde Landabaso -

2016ko maiatzak 31
Etengabeko hauteskunde kanpaina batean bizitzeak ahitu nau. Dagoeneko (edo beharbada aspaldi esan beharko nuke) asper-asper eginda nago. Hedabideek ere beti-betiko leloari ekin diote eta kitzikagarria den politika gogaikarri bilakatu dute. Fikziora jo dut aseko nauen jolas politikoaren xerka. Eta aurkitu dut. Norvegiako telebista publikoak Okuppert (Occupied) izeneko telesaila sortu du. 90 milioi koroa (9,7 milioi euro) erabili ditu, ondo erabili ere. Hamar kapitulu. Jo Nesb¿ idazle ospetsuaren ideiatik abiatu dute telesaila. Istorioak badu originaltasun beste gaurkotasun: berdeek irabazi dituzte hauteskundeak eta Lehen Ministro berriak hautesleei agindutakoa bete behar du. Petrolio eta gas ustiaketak eten, eta energia garbia den thorit aurkitu berriari ekingo diotela iragartzen du Lehen Ministroak. Europak, orduan, ezetz esaten dio, ezin duela horrelakorik egin. Norvegiako buruzagiak, baina, hauteskunde-agindua egin du eta ez dio jaramonik egin nahi. Hor, hasiera, hortik gora dena korapilatuko da. Europaren aginduz Errusiak Norvegia inbadituko du. Itzelezko kalapita sortu ei zen Norvegian distopia honekin. Diplomazia gorabeherak eragin zituen; Osloko errusiar enbaxadoreak, esaterako, protesta egin zuen «existitzen ez ziren mamuak» agertzen zituelako telesailak.

Ipar Europako beste telesail batek ere, Borgen-ek esaterako, fikziotik kanpo ere izan zuen eragina. Birgitte Nyborg danimarkarra Lehen Ministro bilakatu zen karanbola batzuk tarteko Borgen telesailean. Ona da (Ñabardura gehiegitan sartu barik) eta politikagintzaren barru trikimailuak, erabakiak, negoziazioak azaltzen ditu. Politikagintzari erromantikotasun oro kentzen diote telesailok, eta hala ere, politikaren proposamen interesgarrienak azaltzen dituzte. Ezinbestekoak dira paralelismoak. Fikzioan egiten ote da gaur egungo politikagintzarik onena? Galdera egin eta atoan zelanbaiteko ezinegonak hartu nau.

Albiste gehiago

Martxoaren 29an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 7.773 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 350 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.528 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Iruñeko kaleak, hutsik. ©Iñigo Uriz / Foku

Funtsezkoak ez diren jarduerak etenda daude gaurtik Hego Euskal Herrian

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, eta Confebaskek «buruarinkeriaz» jokatzea egotzi dio gobernuari.

Kaleak hutsik atzo, igandez. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Espainiako Gobernuak 24 orduko luzapena eman die enpresei, itxialdira egokitzeko

Jon O. Urain

Sanchezen gobernuak igande gauez argitaratu du funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko dekretua. 25 sektore zerrendatu ditu.

Koronabirusa1: saguzarretatik gizakietara

Koronabirusari buruzko bideo pilulak prestatu ditu Elhuyarrek

Berria

Bederatzi bideo labur prestatu ditu, eta egunero ikusgai izango dira BERRIAn.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna