LARREPETIT

Komunika-zioa

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2017ko urtarrilak 4
Autobusean parean eserita duzun pertsonak ez daki nor zaren. Ez daki esku artean duzun egunkaria nongoa den, ez zein hizkuntzatan idatzita dagoen ere. Are, demagun ez dakiela euskaraz egunkari bat idatz zitekeenik ere, edo ez behintzat gauza seriosei buruz: munduaz, kulturaz eta politikaz.

Harrigarria dirudi, bai, baina hala da. Gure errealitatea batere edo oso gutxi ezagutzen duten milaka jendek inguratzen gaitu egunero, eta halako egoera ustez absurdoak gertatzen dira maiz, inguru oso euskalduneko herri txiki batean bizi ez bazara, behintzat. Eta, halere! Herrixka batean bizita ere, segur aski zure bizilagunak ez du ezagutuko zuk militatzen duzun elkarte politiko ala sozialaren izena, ezta horretan denbora galtzera/pasatzera/inbertitzera bideratu zaituen arrazoia ere. Egunero zeharkatzen dituen kaleak afixaz eta pintaketaz josita egon arren, eta protesta zein besta ugari antolatu arren bere inguruan.

Urrunegi joan gabe: joan den astean gertatu zitzaidan hurbileko lagun bati azaldu behar izan niola zer zen sakabanaketa. Herriko presoak ez daudela Basaurin ala Martutenen, baizik eta herritik 800 kilometrora, eta senideek euren dirua eta denbora uzten dutela bidean, bizitza arriskatuz batzuetan. Laguna ez zen atzerritarra, ez erdalduna, ez adimen gutxikoa... baina ez zuen horren berri.

Gaur egungo arazoa ez baita seguruenik ideien kontrakotasuna, ezta informazio falta ere. Haatik, Berri Txarrak-en esaldi bat berriro ere mailegatuz: «hemen da indiferentzia, garaile isila». Eta horren kontra bi gauza egin ditzakegu: mundua madarikatu, ala autobusean parean dugunarekin edo hurbileko lagun horrekin eseri eta bertzerik gabe hitz egin; pertsonatik pertsonara, eta lasaitasunez, ez harrokeriaz. Miraririk ez dugu lortuko, agian. Baina parean dugunak minutu batez gogoetatu, eta, txarrenean, ezezko bat irabaziko dugu, behintzat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna