LARREPETIT

Brigadak II

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2017ko martxoak 8
Helburu politikoz joaten dira urtero hainbat lagun Euskal Herritik beste herrialde batzuetara brigadista gisa: hangoa ikasiz aberastu eta geurea lau haizeetara zabaltzera. Joaten garenak pertsonak izaten gara, ordea, eta politikaz gain, bestelako harremanak ere jorratzen ditugu joaten garen herrialdean: ezagutzen ditugu pertsona ikaragarriak, izaten ditugu haserreak, eta ikasten dugu horietatik guztietatik.

Brasilen geundela nekazari erreformaren aldeko jaialdi batera joateko aukera izan genuen, Belo Horizonte hirian. Poesia, hitzaldiak, jan-edanak, dantzak eta bestelakoak ikusteko aukera izan genuen, eta lotan gelditu ginen tokiko militanteekin, eskola batean. Lau egun zoragarri pasatzeaz gain, errealitatearekin ere egin genuen topo: ehunka pertsona ikusi genituen hiriko kaleetan lotan. Eta, sorpresa, hango lagun batek emandakoa: goiz batez kontatu zigun nola umeki bat topatu zuten bezperan, lo egiten genuen eskolako komunean. Emakume batek abortatu ei zuen, eta bertan utzi sabeleko soberakinak. Baten batek Poliziari dei egin ziolako konturatu ziren gertatuaz. Brasilen, beste leku askotan bezala, ez baita legezkoa abortatzea.

Kezka adierazi zigun hango lagunak: emakumearen osasunagatik, eta harrapatuz gero gertatuko zitzaionagatik. Eta gu, zer erran jakin ezinik, orduan konturatu baikinen guretzat ezohikoa baina bai normala den praktika batek zer erran dezakeen haientzat.

Halako eta bertzelako pasarte ugari bizi izan ditugu guk eta beste askok ere Euskal Herritik kanpora joandakoan. Nola ikusten dituzten genero zapalkuntzak, zein borroka eramaten dituzten aurrera... Eta abortuaren kasura joan behar izan gabe, eguneroko elkarbizitzan ere lotzen dira feminismoa eta internazionalismoa: otorduetan, solasaldi aspertuetan eta gure jokatzeko moduan. Funtsean, pertsonala politikoa dela, gutxien espero dugunean ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna