Eneko Gorri.
LARREPETIT

Nondik hasi?

2015eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Biarritz burgesaren eta Baiona popularraren artean kokatutako hiri neutroa da Angelu. Hiru hirien artean, BAB eremua osatzen dute, Lapurdi kostaldeko iparraldean. BABn metatzen da Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %40 (110.000 biztanle) eta euskaratik deskonektatuena (%87 erdalduna da eta %50 jatorriz Euskal Herritik kanpokoa). Azken urte laburretan martxan ezarri diren politika publiko herabeek ez dute hiztunen galera gelditzen. Familia transmisioa apala, hizkuntza paisaia nagusiki frantsesa, aurreiritzi tematsuak,nahikeria politika eskasa… Datugordinek BAB euskaldunontzat basamortu gisa irudikatzen dute. Eta basamortuaren erdian garelarik, nondik hasi?

Euskaldun gisa, eremu urbanoetan bizirautea ez da erraza. Hiria anonimoa da, zabala, biztanle iragankorrez osatua… Horrek eragin zuzena du hiztunen hizkuntza-portaeran. Testuinguru honetan, herri mugimenduak euskarari egin diezaiokeen ekarpen hoberena euskaltzaleak aktibatu eta euskalgintza antolatzea da. Gure jokamoldeek eta hautuek izanen dute panorama aldatzeko gaitasuna.

Horretaz jabeturik, larunbatean Manex Goihenetxe Kultur Etxeak Kalakaldi euskararen aldeko dinamika baten abiapuntu gisa diseinatutako ekimena antolatuko du. Angeluk ez du sekula euskararen aldeko politika publiko antolaturik martxan eman, ezta euskara teknikaririk ere etxe barnean. Berriki auzapeza elkargoaren kontrako frontean bizi-bizi ikusi dugu, «lurraldearen nortasuna babestearen aldekoa» dela goraki erranez hala ere. Alde batetik aldeko hitzak, bestetik kontrako ekintzak.

Larunbatekoa izan dadila euskaldunek euskaraz plazera hartzeko eguna, eta bide batez jauntto horiek ikus dezaten ere euskaraz bizi nahi duten herrikideak badirela, ustez baino gehiago, gainera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.