LARREPETIT

Jeinua eta talentua Lev Xestov-en arabera

Hedoi Etxarte -

2016ko azaroak 19
Ekialdera begiratzea, gertuen dugun ekialdera, ezinbesteko ariketa intelektual bat da. Filosofia politika artearen inguruko gogoetak jorratu dituzten zenbat ote daude geure gogoetetatik aparte. Adibide bat? Lev Xestov.

Nietzsche Kierkegaard Pascal Descartes Spinoza ikasi zituen. Tolstoi eta Dostoievskiren eleberriek ondu zuten. Anarkista antiarrazionalista eta erlijio gizona izan zen.

Haren arteari buruzko gogoetetako ezpal bat bertutearena da. Xestoven aburuz: «Birtuoso bat izateko, artistak, norberaren ofizioan maisu denak, aingeruaren edo astoaren pazientziarekin hamarnaka, ehunka, milaka bider saiatu behar ditu metodo ezberdinak bere pentsamenduak eta animoaren egoerak adierazteko, eta ez da xuhurtu behar ez lana, ez denbora, ezta osasuna ere. Dena bigarren maila batean geratu behar da; lehenengo planoa arteari dagokiolako».

Hala, birtuoso izatera heltzen diren musikariek, adibidez, «egunez arima» musika ikasten uzten dute «gauez ongi jotzeko. Hori da ohikoa. Lan higuingarria, gogaikarria eta haserregarria jeinuaren garapenerako ezinbesteko baldintza da. Horregatik, ziurrenik, jendeak gutxitan lortzen ditu gauzak. Jeinuak bere baitako astoa landu behar du, eta kondizio hori hain da umiliagarria, pertsonak muturreko egoeretan soilik onartzen du. Gehiengoak nahiago du erdipurdikotasunaren eta jeinuaren arteko puntua: talentuarena».

Modernitate betean hil zen Xestov, 1938an, Parisen. Eta, ordea, jada, kexu zen jendeak nahiago zuelako talentua izan jeinua izaten ahalegindu baino.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna