LARREPETIT

Etorkizunean, gu

Goizalde Landabaso -

2017ko otsailak 21
Lisboara egindako bidaia batean, oso aspaldian, ezagutu nuen lehenengo sakelakoa. Afaltzen gonbidatu gintuzten mutil batzuek, mahaia eskatzeko, jatetxera deitu zuten eskuko telefonoarekin. Guk, artean, sakelakoa zientzia fikziozko zerbait zela pentsatzen genuen. Akorduan daukat esan nuela nik sekula santan ez nuela horrelakorik izango. Mesedez, sakelako bat! Denborak janarazten dizu esandako asko, eta atzo bertan, ni izan nintzen sakelakoarekin jatetxe batera deitu nuena. Beraz, ez dut esango azal azpian txip edo enparaurik ametituko ez dudanik. Baina, hala ere, Flandriako NewFusion enpresak beharginei egindako proposamenarekin zalantza handiak ditut: txip-a azalpean eramateko proposamena egin die langileei. Ez da langileak kontrolatzeko (ez, faborez eta otoi!), ordenagailuak piztu eta ateak zabal daitezen aurrerabidea da. Badiotsut, irakurle estimatua, ni, mutu. Baina ez iezadazu uka zer pentsa ematen ez duenik. Zinean ikusi ditugun hainbeste zientzia fikziozko pelikuletan jazotakoa gorpuztuko da? Ez naiz beldur, baina, noraino helduko dira, geure buruarekin ditugun pentsamenduetaraino?

Denbora ziztu bizian doa. Teknologia ere bai. Europako Parlamentuak robot eta makinen gaineko erabakiak hartu nahi ditu. Pertsona elektronikoak izango omen dira. Nik albistea irakurtzerakoan pentsatu nuen gehiegi aurreratzen ez ote ziren ari; benetakoa zela ere ziurtatu nuen (albiste-txantxa izan zitekeelako). Benetakoa da. Pertsona elektroniko hauek zergak ordainduko omen dituzte, izango dituzte eskubideak eta zereginak. Gu txipez bete nahi gaituzte, hortaz, roboten jarduna kontrolatzeak ez dirudi hain astakeria denik. Dagoeneko Japonian badago telebista saio bat egingo duen 160 zentimetroko Androidol U izena duen pertsona elektronikoa. Emakumezko hiperrealista itxura du eta umorea ere ba ei du. Lanetik askatuko ote gaituzte ala beste esklabotza bat sortuko da/dugu/digute?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna