Zihara Enbeita.
LARREPETIT

Isilik gurago nituen

2016ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Martxoaren 8an ere, momentu batean behintzat, gizonezkoek izan zuten protagonismoa sare sozialetan. Atzo Angel Errok aipatu eta Gorka Bereziartuak salatu legez, gizonezkoz bete zitzaidan niri ere Twittereko timeline-a. Gizonezkoen elkartasun mezuak, gizonezkoen martxoaren 8ko aldarrikapenak. Haur kontuetan gurasook egiten dugun legez, berdin-berdin. Emakumeekin batera berba egitea edo eurak baino gehiago berba egitea ez baita emakumeei ahotsa ematea. Edota elkartasunaren izenean, berdintasunaren izenean, lilatoian gizonezkoek parte hartu behar luketela aldarrikatzen denean ere berdin.

Baten bat haserretuko da, baina nik, egia esan, gurago nuen herenegun gizonezkoak isilik baleude eta euren burua eta eguneroko jarrerak aztertuko balituzte. Eta baten batek esango dit emakume asko baino feministago diren gizonezkoak badirela, baita gizonezkoak baino matxistagoak diren emakumeak ere. Oso ondo. Baina emakumeen nazioarteko egunaz ari gara. Beraz, gizonezkook, entzun. Entzun zer dugun esateko, zer aldarrikatzeko. Edota zuen elkarte, erakunde, enpresaren funtzionamendua aztertu. Gurago nuke soineko motxila apurka-apurka hustu eta aztertuko balute. Edota, bestela, nahikoa lukete emakumeen mezuak zabaltzen laguntzea. Beren hartan zabaltzea. Edota babesa ematea protagonismorik ostu gabe.

Gurasoon jarrera ikusi baitut atzo nik. Gure seme-alabek hau behar dute edota bestea behar dute esanez. Edota hau bizi dute eta era honetan sufritzen dute. Eta seme-alabak batzuk ausartuko dira hitz egitera, eta, beharbada, egingo diete gurasoei kontra, baina beste asko isilik geldituko dira badaezpada, konforme egon ez arren. Gizonezkoz betetako maratoi edo plazatan gustura sentitu ez eta etxean gelditzen diren emakume asko legez. Korrika egitea edo abestea gustuko izan arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.