Musika. Amon Amarth

'Berserker'

Diskoetxea: Metal Blade.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Bikingoen mozorroak modan jarri zituzten Amon Amarth talde suediarreko kideek metal jarraitzaileen artean. Betidanik izan dituzte hizpide, baina, marketin ona zela konturatu zirenean, indartu egin zuten iruditeria. Berserker hamaikagarren diskoa ere azken hamarraldi luzeko joeraren jarraipena da, salmenta onak barne. Norvegiako gudari bikingoen balentriak eta porrotak kontatzeko sobera landu duten musika formula errepikatu dute. Oinarrian death metal melodikoa da, pasarte epiko eta bikingoekin. Crack the Sky, Valkyria, Ironside eta The Berserker at Stamford Bridge pasarte historikoa ereserki onak dira. Berritzaileak, ordea, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.