Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Iritzia Zikina kenduta

Publizitatea

Iritzia

LARREPETIT

Zikina kenduta

 

2016-11-20 / Iñigo Aranbarri

Zabarkeria gaitza litzateke Donostia2016ko zuzendaritza Trentoko kardinal hostozaleekin parekatzea. Ez da sexua arazoa. Horrexegatik ez litzateke zuzena frankismopeko zentsore soldatapekoak ekartzea harira. Haiek gordean aritzen ziren, hauek ez. Eta hala ere uste dut Donostiako erakusteketarekin gertatu denak absurdoago egiten duela zentsuraren auzia.

Itxura batean ardatz eta muin kultura duen erakunde batek Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak deitzea proiektua, Europa ez, mundua du alde, hori baita kulturaren funtzioetako bat, egitura politiko zurrunei zirrikituak eraginez haiek heltzen ez diren espazioak zabaltzea, bestelako ikuspegiak eskaintzea, libreago izan gaitezen denok, nola esaten da orain?, «elkarbizitzaren izenean». Horrexegatik gonbidatzen dela ulertzen dut egitarau berean, esaterako, Durao Barroso, Azoreetako bilerako anfitrioia, Irakeko erasoaren ondorioak ikusita autokritikarik egin gabetan, ekarpen handiagoak egin ditzakeelako auskalo zertan.

Kontua da egoitza psikiatrikoetan eta kartzeletan sortutako arteak ardura bagaitu, zaila dela klausurako klarisak irudikatzea pastel eginean. Deitu Osasunak, deitu Justiziak, egungo jendartearen egiturek kondenatu dituzte giltzapera, gordin esanda, komunitatean bizitzeko ez daudelako edo kalte egin dutelako, eta beraz, nola edo hala ordaindu beharra dutelako. Abiapuntua hori izanik, ez dut uste oso ondo ulertzen denik Donostia2016ko zuzendaritzak hartutako erabakia.

Erabaki honekin, izan ere, politikak kultura bezatua duela berresteaz gain, zentsuraren historiari ekarpen polita egiten zaiolakoan nago. Obra ez, egilea zentsuratzen da, eta horrexegatik ez da obra erakusten. Kartzela interesatzen zaigubaina presoa ez.

Ohituta behar genuke. Hiztunik gabeko hizkuntzamaiteak. Afrikarrik gabeko afrikazaleak. Ez da oso bestelakoa logika.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak