Musika. Kohatu

'Oskolak'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Iraupen luzeko lehen diskoa berezia da. Berrizko Kohatu laukotearentzat are bereziagoa da Oskolak estreinakoa. Oztopoei eta bestelakoei aurre eginda argitaratu, eta horrela aurkeztu dute: «Hauexek dira gure galerak, galderak, kexak eta ezinegonak. Hauxe da gure hitzen mendekua». 11 kantutan laburbildu dute gaur egun direna. Rockaren eta metalaren arteko orekan egonkortu dira kutsu alternatibo eta melodikoarekin. Governors taldea gogora ekar dezakete. Hasiera indartsua du diskoak Histeria eta Ez kantuei esker. Ordutik aurrera, rock bizia (Su artean kea), stoner doinuak (Ausarta ala eroa), Lekunberrikoen ondarea (Hondamendiaren emaitza), hardcore zaporea (Iragan beltza) eta metalaren presentzia (Eztanda) elkartzeko gai izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.