Glyders

'Maria's Hunt'

Diskoetxea: Drag City.

2023ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Chicagoko taldeak aztarna klasikodun rock disko minimalista plazaratu berri du. Horretarako, bereak egin ditu glam kutsuko boogie erritmoak, country landatarra eta bluesarekiko grina. Emaitza klasikotasuna darion lan garaikidea da. Spacemen 3 banda britainiarraren The Perfect Prescritption zoragarria gogorarazten dit. Estatubatuarren kasuan, baina, proposamena epelagoa da, goizeko eguzkiarekin batera etxola batean idatzitako kantuak baitirudite. Hori bai, biek ala biek bat egiten dute kantuak estalki psikodeliko batekin janzteko kadentzian. Finean, elementu gutxirekin eta klasikotasunarekiko fideltasun finarekin ondutako kantuak dira. Ea aurten antzeko lan gehiago aurkitzen ditugun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.