Musika. Oum

'Daba'

Diskoetxea: LOF music.

Andoni Tolosa.
2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Kantari marokoarraren bosgarren disko luzea da hau. Bosgarrena, Parisen urte batzuk eman ondoren Casablancara bueltatu eta gnaoui eta hassani musikak aurkitu zituenetik. Ordura arte, hainbat talderekin landutako soul, funk eta hip-hopak alde batera utzi zituen, eta Marokoko herri-musiketan oinarritutako pop globalaren bidea hartu. Emaitza oso atsegina da, kantari bikaina da eta erroen pisua oso nabarmena diskoko kantuetan. Orotara entzuteko erraza da Daba hau, batez ere Mendebaleko belarrientzat, eta horretan asko laguntzen dute ekoizpen eta jazz ukituko moldaketek. Ez espero deskubrimendu handirik, baina Magrebeko musiketara hurbiltzeko modua izan daiteke disko hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.