Neneh Cherry

'Raw Like Sushi' (berrargitalpena)

Diskoetxea: Virgin-Universal.

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Vivien Goldman egilearen Revenge of the She-Punks: A Feminist Music History from Poly Styrene to Pussy Riot liburua irakurtzen ari nintzela egin nuen topo oraintsu Neneh Cherryren Buffalo Stance kantu urbano eta feministarekin. Pasarte horrek diskora eraman ninduen, zeinak aurten 30 urte bete dituen. Hori dela eta, Virginek berrargitalpen txukuna plazaratu du, birmasterizatuta —zaleenentzat, bertsio hirukoitza merkaturatu du—. Bada, bere sasoian, 1989an, oharkabe pasatu zitzaidan, eta orain erruz gozatzen ari naiz, maisuki eta lotsagabe uztartzen baititu hiriko hamaika musika; tartean, trip hopa, dancea, rapa, Madonnaren ildoa, post punka eta latinoa. Etxeko konfinamendua hankaz gora jarri du. Aitzindaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.