GOMENDIOAK

2017ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Elikagaiak gordinik jan behar badira, adituek hainbat neurri hartzeko gomendatzen dute.

ARRAINA:

—Hotzean gordetako arraina erosi soilik, izotz geruza baten azpian egon dena.

—Arrain gordina jan baino lehen, izoztea komeni da. Bizkarroiak hiltzeko modu eraginkorrena, -35 gradutan hamabost orduz edukitzea da, edo -20 gradutan aste batez.

—Izozkailutik atera ostean, arraina ikuskatu.

—Ez bada arraina izoztu behar, hozkailuan izotzetan eduki, eta erosi eta egun gutxiren buruan kontsumitu.

Zein arazo izan ditzake?

Arrainek anisakisa izateko arriskua dute, eta gordinik janez gero arazoak eragin ditzake osasunean. Horrez gain, arrainek bibrioak eta A hepatitisa eragiten duen birusak ere izan ditzakete. Kozinatu edo izoztuz gero, hil daitezke, baina gordinik janez gero, gaixotasunak eragin ditzakete. Ostra, muskuilu edo antzeko produktuek itsasoko ura filtratzen dute, eta horregatik aurretik iragazi eta araztea gomendatzen da.

HARAGIA:

—Hotzean gordetako haragia erostea gomendatzen da.

—Kontsumitu aurretik kanpoan denbora luzez ez edukitzea gomendatzen da. Denbora luzez jan behar ez bada, izoztea gomendatzen da.

—Etxean hildako animaliaren haragia jatea saihestu.

Zein arazo izan ditzake?

Haragiak e-coli, salmonella, listeria edo beste bizkarroi batzuk izan ditzake. Haragi gordina jateko garaian, haren jatorria zein den zehaztea garrantzitsua dela diote adituek, horrek bermatuko baitu arrisku gutxiago izatea.

BARAZKI ETA FRUTA

—Aurrez ongi garbitu, etaazala kentzea ere gomendatzen da.

Zein arazo izan ditzake?

Adituek diotenez, gaur egun pestizida eta antzeko produktu kimiko ugari botatzen dizkiete barazkei eta frutei. Horregatik, produktu ekologikoak kontsumitzea gomendatzen dute, gai horiek gabeko ekoizpenak, hain zuzen.

ESNEA

—Esne pasteurizatua kontsumitzea gomendatzen da.

—Hala ez bada, esnea egosi egin beharko da. Behin edo gehiagotan.

Zein arazo izan ditzake?

Birus eta bizkarroiekin kutsatua egon daiteke tratatu gabeko esnea. Brucella edo bruzelosi bakterioak izan ditzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.