Musika. Togo All Stars

'Togo All Stars'

Diskoetxea: Excelsior Recordings

Andoni Tolosa -

2019ko urtarrilak 13
Higlifearen eta afrobeataren domeinu nagusien artean kokatuta, Ghana eta Nigeria artean, hain zuzen ere, Togoko musikariek ez dute oihartzun handirik lortu beren herrialdetik kanpo. Supertalde honek madarikazioa hautsi du disko honen bidez. Aipatu bi estiloez gain, diskoa hain ohikoa egiten ez duten rock, pop eta dantza musiken eraginek nabarmentzen dute kantu bilduma hau, erakargarriago eginez, nahiz eta munduko diskorik originalena ez izan. Askotarikoa da, bederen, eta estimagarria da oso horrelako diskoetan.

Musika afroekin bakeak egiten lagunduko dizun disko horietako bat.