Ghost

'Impera'

Diskoetxea: Loma Vista Recordings.

2022ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Prequelle diskotik lau urtera, Papa Emeritus IV (edo Tobias Forge) bueltan da azkenik, eta, aurrekoarekin lortutako arrakasta gainditzeaz gain, bai kalitatean eta bai oldarkortasunean koska bat gorago dagoela esan genezake. Suediarren musikak iluna eta beldurgarria izaten jarraitzen du, baina ahots leun eta melodia argitsuen kontrastea nabarmentzen da berriro. Soinu guztiz erakargarri honek 80ko urteetako hard-rock komertziala ekar dezake gogora doinuetan zein ahotsen prozesamenduan, baina azken emaitza Tobiasek nahi duen parametro itzaltsuetan kokatzen da. Gainera, Kaisarion, Hunter's moon eta Twenties kantuak garaipen martxa baten soinu banda bezalakoak dira; oihuka kantatzeko zein arretaz entzuteko piezak, disko osoa bezala. Goranzkoa geldiezina da, eta salmenta zerrendetan lortutakoa, harrigarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.