The Good Ones

'Rwanda... You See Ghosts, I See Sky'

Diskoetxea: Anti.

Andoni Tolosa.
2022ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Hauxe da The Good Ones Ruandako bikotearen lan luzea. 28 urte pasatu eta gero, hango genozidioaren berri ematen jarraitzen dute bi musikariek, horretarako, aurrekoetan bezala, beren esperientzia pertsonalak oinarritzat hartuta. Berriro ere, Ian Brennan ekoizle ezagunarekin lan egin dute (Tinariwen, Ramblin Jack Elliot...), eta afro musikaren topikoetatik urrun samar kokatu beharreko kantu-bilduma ondu dute. Gitarra akustikoak eta ahots askotan gordinek hezurmamitutako diskoa da, non erritmo ia hautsiak diren nagusi. Nolabait azaltzeko, songwriter-aren eta afro musikariaren zubian kokatu beharrekoa da Rwanda... You See Ghosts, I See Sky hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.