The Black Halos

'How the Darkness Doubled'

Diskoetxea: Stomp records.

2023ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Urte txarra izan zen 2009a Glammy Punk Rockzaleentzat, Vancouverreko (Kanada) taldeak bere momenturik onenean agur esan baitzigun. Backyard Babiesek ere beste hainbeste egin zuen. Orain, era xumean elkartu, eta hiru single eta E.P. baten ondoren, itzulera garailea gauzatu dute disko boteretsu honen argitaratzearekin. Ereserki bizkor eta zikinak dira nagusi, baina glam osagaiak ere badu bere lekua kantu askotan. Gantxo handiko errepikez gain, koru adiktiboak ere topa ditzakegu nonahi; adibidez, eta bereziki, You can't take back the night eta All my friends are like drugs piezetan. Gauzak horrela, ez dugu Better days singlearen sintetizadoreek sortu diguten harridura ukatuko. Finean, mende berriko punk rock zaleentzat opari galanta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.