The Baboon Show

'God Bless You All'

Diskoetxea: Kidnap Music.

Urko Azpitarte
2023ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Bost urte behar izan dituzte suediarrek lan berria kaleratzeko. Radio Rebelde lanaren lehergarritasuna berdintzea zaila den arren, taldearen nortasunak bere horretan jarraitzen du: kantu erasokor eta azkarrak, melodia erakargarriak, Cecilia Bostrom-en ahots urratua, ereserki moduko errepikak... punk rock estiloa gainditzen duten erreferentziak ez dira falta: Gold borobila, garagardoa eskuan kantatzeko moduko kantutzar hilezkorra, kasurako; baita kontzertuetarako gasolina mordoa ere: Oddball kartsua, Rolling pizgarria eta beste hainbat. Oihuka kantatzeko kantu mordoa, beraz, gitarrakada zitalekin aztoratu eta festarik handiena egiteko modukoak: Made Up My Mind, God Bless You All... Sorpresarik ere badago, The Reason To Go On kantuko teklatuak eta balada kutsua, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.