Musika. The Jay Vons

'The Word'

Argitaratzailea: La Castanya.

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Bi single argitaratu ostean, New Yorkeko bandak lehen lan luzea plazaratu du; Europan La Castanyak merkaturatu du, eta AEBetan Daptone zigilu prestigiotsuak. Reigning Sound, Naomi Shelton & the Gospel Queens eta Robbers on High Street taldeetako musikarien egitasmoa da The Jay Vons, eta proiektu horien aztarna nabarmena da 60ko rocketik eta souletik edaten duten hamabi doinuotan. Orriotara ekarritako Durand Jones & the Indications-en American Love Call diskoarekin aldera daiteke The Word, baina jario beltza gordinagoa da, ryhthm and blues zaleagoa; halere, musikariok badakite beren alde sofistikatuena ere agertzen, flautarekin jantzitako American Love Call balada ederra horren erakusgarri. Nire kopia etxera bidean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.