Battle Beast

'Circus of Doom'

Diskoetxea: Nuclear Blast.

2022ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Oinarri erritmiko pisutsua, tonu altuko doinuak, orkestrazioak, abiadura, teklatuak... 41 minutuan hainbeste gauza esatea zaila da gero. Anton Kabanen gitarra jotzailea kaleratu osteko hirugarren disko honekin, oldarkortasun maila mantentzeaz gain, power eta symphonic metal estiloetan sakondu dute. Noora Louhimoren indarrak, teknikak eta botereak neska ahotseko beste hainbat taldek baino dardara handiagoa ematen diote. Melodia eta errepika zenbaitek 1980ko hard rock eszena ere gogora ekar dezakete. Zehaztasunez osatutako hamar kantuak konposizio aldetik borobilak dira, eta single garbi ugari daude. Haietatik bi nabarmentzekotan, Wings of light eta Master of illusion, kontzertuetarako gasolina hutsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.