Musika. Kronos Quartet

'Placeless'

Diskoetxea: Valley Entertainment.

Andoni Tolosa.
2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Herri-musika eta musika klasikoa, musika ulertzeko moduen artean muturrekoenak gerta daitezkeenak. Herbet von Karajan edo Jazinto Rivas Elgeta, horien artean bada koskaren bat baino gehiago. Kronos Quartet laukote estatubatuarrak zubi hori erraz eraikitzen duela dirudi, baina ez da horrela gertatzen. Placeless azken disko honetan Pashan eta Marjan Vahdatt irandar kantariekin egin dute lana, eta emaitza bikaina da urruti eraman zaitzakeen musika maite baduzu. Eta egia da oinarria musika klasikoa dela, persiar musika klasikoa, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.