John Fogerty Azkena Rockera

Suzy Quatro, Brian Wilson, Incubus eta The Adicts gehitu dira Gasteizen egingo den jaialdira

Erredakzioa
Gasteiz
2019ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Azkena Rock jaialdia hasi da dagoeneko bere hurrengo ekitaldiko programazioa osatzen. Jakina zen Patti Smithek kantatuko duela Gasteizko jaialdian, eta atzo jakinarazi zuten antolatzaileek festibalean izango diren beste artista batzuen izenak: John Fogerty, Suzy Quatro, Brian Wilson, Incubus, Drive by Truckers, The Adicts, Baroness, Shooter Jennings, Robyn Hitchcock, The Wildhearts, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Tahures Zurdos, Petroleo, Ray Collin's Hot Club, DeWolff eta Wicked Wizzard. Jaialdia 2020ko ekainaren 19an eta 20an egingo da.

Rock-and-rollaren eta poparen historia bizia dira Fogerty eta Wilson. Lehenak Creedence Clearwater Revival gidatu zuen zazpi urtez —Proud Mary, Who'll Stop the Rain eta beste hamaika kantu mitikoren egilea da—, eta bigarren urtez ariko da Mendizabalan. Wilson, berriz, The Beach Boysen sortzailea izan zen, eta berea da Pet Sounds XX. mendeko disko entzutetsuenetakoa.

[youtube]https://youtu.be/jAgFR_wmLiY[/youtube]

Suzy Quatro, berriz, aitzindaritzat jo daiteke, rock-and-rollaren barruan emakumeak urri ziren garai batean izar bihurtu baitzen 1970eko hamarkadaren erdialdean.

[youtube]https://youtu.be/xYoogY-UGio[/youtube]

Antolatzaileek iragarritako gainerako artisten artean, rock alternatiboa (Incubus), 77ko punka (The Adicts), metala (Baroness), southern rocka (Shooter Jennings), poparen klasikoak (Robyn Hitchcock) eta euskal ordezkariak (Tahures Zurdos) daude.

[youtube]https://youtu.be/1pjVpx1HboU[/youtube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.