Musika. Ozzy Osbourne

'Ordinary Man'

Diskoetxea: Epic.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Musikariaz baino gehiago hitz egiten da pertsonaiaz. Ozzy Osbourne jaunaren karikatura han eta hemen ikustera ohitu garen arren, bakarkako bideari eutsi dio, askotariko arazoei aurre eginez. Gaixotasun eta zorakeria guztien gainetik plazaratu du Ordinary Man itzulera diskoa, bere ibilbideko hamabigarrena. Bidelagun aproposak topatu ditu errepertorio aparta osatzeko: Andrew Watt gitarra eta ekoizlea, Duff McKagan baxua (Guns N' Roses) eta Chad Smith bateria (Red Hot Chilli Peppers). Oinarri ona jarri diote ahots melodiek irabaz dezaten. Straight to Hell, Goodbye zein Under the Graveyard hard rock pieza biziak dira, baina Today is the End pausatuagoa da bereizgarriena. Elton John eta Pat Malone musikarien kolaborazioak ere deigarriak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.