Musika. Bongeziwe Mabandla

'Iimini'

Diskoetxea: Egilea editore.

Andoni Tolosa.
2020ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Azken hilabetetan Afrikatik heldutako diskorik interesgarrienetako bat egin du Johannesburgoko Bongesiwe Mabandlak. Haren hirugarren disko luzea da, eta ziurrenik, haren izena Afrikatik kanpora ezagun egingo duena. Zortzi urteko ibilbidean Hegoafrikako musikagintzan ohorezko leku bat lortu du, eta, bide batez, proposamen musikala findu du, halako folk-afro-elektronikara lerratuta. Lan honetan bildutako kantuek hala adierazten dute, bide batez, euskarri ezin hobea bihurtzen direlarik haren ahots fin eta koloredunarentzat. Ederra, benetan, aholkatzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.