Musika. Pearl Jam

'Gigaton'

Diskoetxea: Republic Records.

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Azken diskoa argitaratu zutenetik zazpi urte luze igaro dira, eta hura ere ez zen zale sutsu askoren gustukoa izan; beraz, azken hilabeteetan Pearl Jamen Gigaton lan berriarekiko sorturiko ikusmina izugarria izan da. Pozik izango dira zale horietako asko, taldearen diskorik osoentzat jo baitute, baina beste batzuk ez hotz ez bero utzi gaitu. Urte asko eta eskarmentu handia bizkarrean, landutako diskoa den zalantzarik ez da, baita grunge zaleentzat sortua dagoela ere. Baina taldearen ohiko indarraren falta sumatu dut batzuetan —adin kontua ere izan daiteke— eta ezer freskorik ez dakartela iruditu zait. Esango nuke pixkanaka higatzen doan betiko Pearl Jamen lana dela, entzuteko erraza, bainahistorian arrastorik utziko ez duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.