Musika. The Magnetic Fields

'Quickies'

Diskoetxea: Nonesuch.

Andoni Tolosa.
2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Nor da gai 37 minutu irauten duen disko batean 27 kantu sartzeko Stephin Merrit ez bada? Halaxe egin du kantu labur eta mamitsuen jeinuak The Magnetic Fieldsen disko berrian. Inoiz baino biluziago ageri da, nahiz eta kantuek magiarik ez galdu apustu horretan. Folkaren eta poparen artean igeri egiten duten piezak dira, hitz argidunak eta, kasik, mikroipuin gisara entzun behar direnak. Zakar samarrak agerian, baina melodia eder eta istorio xelebrez beteak. Kontua ez baita 27 kantu sartzea, 27 kantu on egitea baizik, eta ez dakit nola egiten duen estatubatuarrak, baina, oraingoan ere, lortu du. Etorria ez zaio falta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.