Musika. Ondra

'Su itzaletan'

Argitalpena: Autoekoizpena

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Urtea ahaztu aurretik gertatu zen. Azaroan, izena aldatzea erabaki zuten. Foehnetik Ondra-ra. Abenduan, Suitzaletan lehen diskoa iritsi zen. Urtarrilean, Donostiako laukotearen rock alternatiboari tartea eskaintzeko unea da. Azal ederrean dauden eskaileretatik gora eginda barneratuko gara lanean. Peru Arregiren kantaera da hasieratik erreferentzien kutxa dantzan jartzen duena. Kerobia desagertuen esentzia nabari da. Dena dela, musikalki eremu zabalagoa jorratzen dute. Pop eta folk erroak bateragarriak dira gitarren erauntsiekin zein pasarte esperimentalagoekin. Orroa eta Ihintza dira adierazgarrienak. Hori gutxi balitz, keinu polita egin diote Mikel Laboari Gauerako aterpea abestiaren moldaketa libre eta laburrarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.