Gastronomia

Garesti ordaintzen den onddoa

2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Erromanikoa eta mikologia dira Orbaibarko ezaugarri nagusietako bi. Lur egokiak ditu boilurrak hazteko, eta horregatik ospatzen da han urtero Nafarroako boilurraren eguna eta haren barruan azoka. Bihar eginen dute hamaseigarrena, eta, aurten, Orisoainen antolatu dute. 11:00etan hasi, eta goiz osoan jarduerak izanen dira: azoka jarriko dute; boilur-bilaketa erakustaldiak egingo dituzte txakurrekin eta basurdeekin; Miguel Angel Mateo sukaldariak boilurrekin kozinatuko du jende aurrean; eta Tuber saria banatuko dute. Eguna bukatzeko, herri bazkaria eginen dute: boilurrekin ondutako dastatze menua.

Nafarroako boilurraren azoka

Bihar, 11:00etatik aurrera, Orisoainen (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.