Azoka

Udaberri kolorez betetako herri bat

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Lorez eta kolorez jantziko dira bihar Segurako kale eta balkoiak. Udaberriko lehenengo igandean egiten dute urtaro hasi berriko landare eta loreen azoka. Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotako dozenaka postu izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera. Loreak ez ezik, barazkiak, eskulangileen lanak, elikagaiak, edariak eta bestelakoak ere topatuko dituzte hara doazenek. Herriko trikitilari eta txistulariak ibiliko dira azoka girotzen. Postuez gain, zer ikasia ere egongo da Seguran; hain zuzen, Josu Osak fruta arbolak txertatzeari buruzko hitzaldia egingo du.

Udaberriko lore eta landare azoka

Bihar, 10:00etan hasita, Seguran (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.