Azoka

Txokolateaz gozatzeko ekintzak

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Baionako Txokolatearen Egunak egiten ari dira egunotan, eta bihar arte iraungo dute. Roland Barthes zabalgunean kokatutako 1.000 metro koadroko karpan batuko dira txokolatearen zaleak, hura dastatu eta hobeto ezagutzeko, eta adituen eskutik izango dute xehetasunen berri. Txokolate mota asko erakusteaz gain, jarduera osagarriak ere antolatu dituzte; besteak beste, bisitak egingo dira berotegi tropikal batera eta antzinako laborategi batera. Halaber, txokolatea dastatzeko ikastaroak ere egongo dira, baita antzara joko erraldoi bat ere. Gernika koadroaren txokolatezko erreprodukzio bat aurkeztuko dute, halaber.

Txokolatearen Egunak

Gaur eta bihar, Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.