Ibilaldia

Zuhaitz magikoak, Lizarrustin

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Aralarko Parketxeak antolatuta egingo dute bihar mendi ibilaldi gidatua: Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak. Allekupeko basora egingo dute bisita, parketxetik abiatuta (10:00). Zuhaitz eta landareak ezagutzea da ibilaldiaren helburua, antolatzaileek adierazi dutenez: «Gure basoak kondaira ugariren iturri izan dira, eta, sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten dute oraindik ere. Horren adibide, gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare». Pertsonako bost euro ordaindu behar da. Izena emateko: www.gipuzkoanatura.eus.

Ibilaldi gidatua

Bihar, Lizarrustiko Parketxean (10:00). Ataun (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.