Azoka

Erdi Aroa Gasteizko kaleetara iritsi da

2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Musikak, antzerkiak eta erakusketek hartu dituzte Gasteizko kaleak, Erdi Aroko azoka egiten ari baitira atzotik; bihar arte egonen da zabalik. 200 postu baino gehiago daude Alde Zaharrean banatuta. Horrez gain, zirku ikuskizunak ere badaude; hala nola malabarrak eta aireko akrobaziak ikusi ahal izango dituzte bisitariek. Gainera, garai bateko lanbideak ikasteko ikastaroak eginen dira: besteak beste, hargintza eta buztingintza ikasteko aukera egonen da. Horrekin batera, zenbait txapelketa eginen dituzte, tartean argazki lehiaketa, haurrentzako margo lehiaketa eta Erdi Aroko pintxo lehiaketa.

Erdi Aroko azoka

Gaur eta bihar, Gasteizko AldeZaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.