Azoka

Landa produktuak eta gozoak eskura

2022ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Zamudioko azokak (Bizkaia) 100 postutik gora bilduko ditu, gaur eta bihar. Gozo eta Artisautza Azokarekin hasi dute eguna, eta 50 postutik gora egongo dira. Biharkoa izango da egunik garrantzitsuena, ordea: euskal nekazaritza produktuen topaleku bihurtuko dute Kotxozulo parkeko erakustazoka, barazkiekin, frutekin, txakolinarekin eta eztiarekin, esate baterako. Azokaz harago, ordea, hainbat jarduera antolatu dituzte. Besteak beste, Bizkaiko XVIII. Limusin Ganadu Txapelketa, artisau garagardo, gazta eta txakolin dastaketak eta elikagaiak alferrik ez galtzeko sukaldaritza erakustaldia egingo dituzte.

Zamudioko Azoka

Gaur eta bihar, Zamudioko (Bizkaia) Kotxozulo parkean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.