Gaia

Euskal kobazuloetan barneratzeko beta

2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Hamabigarrenez ospatuko dute Kobazuloen Eguna asteburu honetan, lurpeko bisitariari «seigarren kontinentea» deskubritzeko aukera emateko, hain justu. Lurpea elkartea da antolatzailea, eta 2008tik dihardu lanean. Egitasmoaren parte dira Oñatiko Arrikrutzeko, Otsozelaiako eta Izturitzeko, Ekainberriko, Mendukiloko, Pozalaguako, Sarako, Zugarramurdiko eta Urdazubiko kobak, eta ekitaldi bereziak egingo dituzte gaur eta bihar, uste baitute «gertu» egonda ere «ezezaguna» den errealitate bat dela. Are, argazki lehiaketa bat ere egingo dute, eta saridunak zortzi leizeak bisitatzeko aukera izango du.

Kobazuloen XII. Eguna



Gaur eta bihar, Euskal Herriko hainbat kobazulotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.