Rhiannon Giddens

'There Is No Other'

Diskoetxea: Nonesuch.

Andoni Tolosa.
2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Aski da disko hau behin entzutea, urteko diskorik aipagarrienen zerrendan gora egingo duten lan horietako baten aurrean gaudela jakiteko. Oso lan borobila kaleratu du kantari eta banjo-jotzaile estatubatuarrak, Francesco Turrisi piano jotzaile italiarrarekin batera. Oilo larrua jartzen duen ahotsa, folk musikaren berrirakurketa fin eta esanguratsua, musikalitate dotorea, moldaketa irudimentsu eta minimalistak... Ezaugarri asko dira kantu sorta honekin gozatzeko modua izango duzula irudikatzeko. Inork galdetuz gero zein izan daitekeen egun June Taborren baliokide iparramerikarra, lasai erantzun Rhiannon Giddens.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.