Musika. Eztanda

'Errua norena da?'

Diskoetxea: Bonberenea Ekintzak.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Barrena husteko bidea topatu du Tolosaldeko Eztanda taldeak. Doinu gordin, geldo, pisutsu zein lasaiak ditu Errua norena da? lehen diskoak. Mezu kritiko eta zorrotzak ahots melodikoarekin arintzen dituzte, baina ez beti. Duela lau urte elkartu ziren, eta denbora laburrean osatu dute iraupen luzeko aurreneko lana. Anoetako gaztetxean maketa bat grabatu eta oso gutxira, Bonberenea estudiora joan ziren sei abestiko diskoa osatzera. Metal alternatiboaren eremu zabalean kokatu badira ere, ez da erraza azaltzea jorratzen duten musika. Utopia, Legez eta Ez! azal latzekoak dira, eta hainbat geruza dituzte. Aldiz, Hiria-Aberia abestiak nu metal garaikoa dirudi. Ezohikoa da aurkeztu dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.